Willis Drummond: "Gure ametsa betetzera mugatu gara"

Willis Drummond: "Gure ametsa betetzera mugatu gara" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/willis-drummond-quotgure-ametsa-betetzera-mugatu-garaquot/@@download/image/0008485175_10_1480590361.jpg
2016/12/01
berria
Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Abenduan sartu berri gara, eta musika uztaoparoa dakarkigu hilak, tartean, Willis Drummond taldearen ‘Tabula Rasa’ diskoberria. Lau urteko isiltasunaren ondoren, atzeko aurrera egindako lan bereziaaurkeztuko dute Durangoko Azokan, abenduaren 2ko kontzertuan. Diskoari buruz mintzatugara Jurgi Ekiza (Baiona, 1980) taldeko abeslari eta gitarra jotzailearekin.


Lau urteren ondoren bueltan zarete; zeberritasun bildu dituzue ‘Tabula Rasa’-n?

Diskoari buruz ezin dut gehiegi esan, soilikatsedenaldi luze baten ondoren berriro biltzeko gogoz gatozela. Helburuzehatzik gabe elkartu ginen udaberri aldera, eta besterik gabe, kontzertuanematen hasi ginen, gogotsu. Erritmo bizi horren fruitu dira disko honetanbildutako abestiak.

 

Rafa Rodrigo bidean utzi duzue; zaila egin alzaizue aurrera egitea? 

Erritmo intentsoarekin ibili gara lanean, etalankarga gehiegizkoa egin zitzaion Rafari. Ez da erraza izan Rafa atzean uztea,familiako kide bat izan baita urte guzti hauetan; taldearen oreka kolokangelditu zen tarte batez, baina musikak aurrera egin du, eta guk harekin.


Atzeko aurrerako prozesua egin duzue, lehenikkontzertu sorta, ondoren diskoa.

Bai, ez genuen kontzertuak emateko itxarotekogogorik. Udan emanaldi asko eskaini ditugu, eta presiorik gabe, nahi genuenasortu eta aurkezten joan gara. Lan guzti horren ondoren etorri da diskoa; ezgenuen negozio planik, gure ametsa betetzera mugatu gara.

 

Eta nolako esperientzia izan da gauzak zuenmodura egitea?

Ez gara behartuak sentitu diskoa grabatzera,alderantziz, eskainitako kontzertu horien emaitza da besterik gabe. Denborahartu dugu lasai pentstu eta gauzak nahi genituen moduan egiteko. Kontzertuakprimeran joan dira, eta beraz, dagoeneko badakigu zerk funtzionatzen duen.

 

Taldekide guztiek dituzue bestelako proiektumusikalak; nor da Willis Drummonden sormen lanetan dabilena?

Bakoitzak bere zatia aportatzen dio taldeari.Gainera, kasu honetan lan egiteko modua erabat aldatu dugunez, dagoeneko entzundugu jendeak gure lan berriaz izan duen inpresioa. Behin baino gehiagotan esandigute nabari dela Joseba B. Lenoirren tokea. Garrantzitsuena guretzatnorberaren nortasuna mantentzea da, horrek ematen baitio indarra taldeari.Azken urteetan gutako bakoitzak asko jo du bere aldetik, eta inoiz baino gogohandiagoekin ekin diogu lan berriari, plazerra emateko gogoz gatoz.

 

Nolakoa izango da Durangon eskainiko duzuenkontzertua?

Kriston gogoekin gatoz kontzertuen birarekinhasteko. Bartzelonan aurkeztu genuen diskoa, eta Plateruenan izango gara bihar.Ondoren Euskal Herriko iparraldera joko dugu, eta aurrerago, hiri handietarajotzeko asmoa dugu.