Willis Drummond laukotea dira berriz ere

Willis Drummond laukotea dira berriz ere Willis Drummond taldea agertokietara itzuliko da, berriz ere, laukote bilakaturik. Abenduan zenbait kontzertu eskainiko ditu Botibol taldeko Vincent Betaven-ekin lehengoz. Teklatuak eta gitarra jotzeaz gain, Jurgi Ekizari lagunduko dio ahotsean zenbait momentutan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/willis-drummond-laukotea-dira-berriz-ere/@@download/image/unnamed-19.jpg
2020/11/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Willis Drummond taldea agertokietara itzuliko da, berriz ere, laukote bilakaturik. Abenduan zenbait kontzertu eskainiko ditu Botibol taldeko Vincent Betaven-ekin lehengoz. Teklatuak eta gitarra jotzeaz gain, Jurgi Ekizari lagunduko dio ahotsean zenbait momentutan.
Willis Drummond laukotea dira berriz ere

Garai bereziendako kontzertu berezia emanaldi sorta iragarri berri du iparraldeko taldeak. Sei kontzertu izango dirao orotara, eta hauek izango dira martxoko itxialdiaz geroztik taldeak eskainiko dituen lehengoak. Taldeak aipatu duenez beste ikuspuntu batetik landu dituzte abestiak, lau musikariek batera eta azkenik, iritsi omen da Willis Drummond eraberritua zuzenean aurkezteko momentua. Hona hemen datak: