William Arthur Philip Louis

Londresen ezkondu berri dira William Arthur Philip Louis eta Kate Middleton, alegia William eta Catherine printze-printzesak. Txin-txin, txin-txin! Diruaren hotsa! Negozio usaina... Hamleys jostailu etxe ospetsuak Catherine printzesa irudikatzen duten 10.000 panpin merkaturatu ditu soineko urdin, kapela arrosa, zorro eta guzti. Ba, guzti-guztiak saldu dituzte, egun bakarrean agortu dira. Eta ale gehiago ekoizteari ekin diote, noski, ezkontzako soinekodunak oraingoan. Baita arrakasta eduki ere: sarean eskaerak jaso eta jaso ibili dira azken asteetan.