Wikipedian gaeliko eskoziarrez ekarpenik handienak egin dituen erabiltzaileak ez du hizkuntza hori ezagutzen

Wikipedian gaeliko eskoziarrez ekarpenik handienak egin dituen erabiltzaileak ez du hizkuntza hori ezagutzen Eskoziako Wikipediaren kudeatzaile nagusiak ez daki eskoziako gaelikoa hitz egiten! Hori ez da muga bat izan ordea hizkuntza horretan 10.000 artikulutik gora idazteko eta 100.000 ekarpen inguru egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wikipedian-gaeliko-eskoziarrez-ekarpenik-handienak-egin-dituen-erabiltzaileak-ez-daki-hizkuntza-hori-hitz-egiten/@@download/image/wikipedia-040314.jpg
2020/08/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eskoziako Wikipediaren kudeatzaile nagusiak ez daki eskoziako gaelikoa hitz egiten! Hori ez da muga bat izan ordea hizkuntza horretan 10.000 artikulutik gora idazteko eta 100.000 ekarpen inguru egiteko.
Wikipedian gaeliko eskoziarrez ekarpenik handienak egin dituen erabiltzaileak ez du hizkuntza hori ezagutzen

Guztira sarean hizkuntza honetan dauden testuen heren bat berak sortuak dira. Orain jakin da erabiltzaile honek ez duela benetan hizkuntza hori ezagutzen eta egoera deserosoan utzi du Wikipedia entziklopedia, dilema bat sortuz: 2013tik hizkuntza honetan egin diren argitalpen guztiak ezabatu edo banan-banan errepasatu.

Abesti baten leloa fonetikoki abestea nahiko erraza da, guztiok egin dugu noizbait. Orain irudikatu ordea Wikipediako artikuluak idatzi behar bazenu ezagutzen ez duzun hizkuntza batean, abesti bat fonetikoki abesten duzun moduan. Bada hau da milaka eskoziarrek aurkitu dutena gaelikoz dagoen Wikipediako bertsioa kontsultatzean. Reddit-ek eman du ezagutzera egoera eta bertan Hau bandalismo kulturala da! bezalako esaldi amorratuak irakurri daitezke. Honek eskoziako gaelikoz idatzitako 27.000 artikuluri eragingo die, Eskoziako Wikipediako sarrera erdiei hain justu. Dirudienez guztiak pertsona berdinak idatziak izan dira.

Erabiltzen dituen hitz gaelikoak oso urriak dira eta gainera akatsak dituzte, gramatika ingeles batura egokitzen dira testuak eta ez eskozierara. Hori da tranpa hau argitara eraman duenak aurkitu zuena. Erabiltzaile honek ez zuen ulertzen zergatik erabiltzen zen Wikipediaren bertsio eskoziarra hizkuntza hau gutxiesteko.

Hizkuntza krimen honen atzean ezkutatzen dena honela definitzen da: Kaixo, AmarillisGardener naiz eta wiki hau mantentzen laguntzen dut! 2013tik nago hemen eta kudeatzaile aktibo nagusia naiz. Wikipediaz gain, kristaua naiz, Ipar Karolinakoa, barnerakoia eta furry-a (azpikultura bat, non helduak bilera eta konbentzioetara animalia peluxe mozorroarekin jantzita joan ohi diren).

Wikipediaren bertsio eskoziarrean boluntarioki kudeatzaile bezala aritu da gazte estatubatuar hau, zazpi urte luzez, inongo kontrolik gabe artikuluak sortzen egon da eskoziako gaelikoz. Ez du ordea eskoziako gaelikoa ezagutzen, ez du hitz egiten eta bere inongo artikulu ez dago hizkuntza horretan idatzia. Hala ere, eskoziako Wikipediako artikuluen herenak berak idatziak izan dira. 

Kontuan izanik entziklopediako bertsio honek 60.000 artikulu besterik ez dituela, AmaryllisGardener-en lana balentria zitala izan da eta bere konstantziak harrituta utzi ditu guztiak. 2013tik bataz beste egunean bederatzi artikulu sortu ditu. Honela, bere etxeko ordenagailuaren bitartez gerra aitortu dio eskoziako gaeliko hiztunei, non saiatu diren akatsak zuzentzen. 

Artikuluak gramatika estatubatuarra duten ingelesez idatziak daude, izugarrizko akats ortografikoekin, saiatuz azentu eskoziarra imitatzen. Dirudienez hasiera batean artikulua ingelesez idazten zituen, eta ondoren hitz bakoitza aldatzen zuen, online dauden eskoziar hiztegietako bat erabiliz, hitz horiek aldatzeko azaltzen zitzaion lehen aukera baliatuz. Testuaren autoreak hitzen bat ezin bazuen eskoziarrez topatzen, ingelesa erabiltzen zuen bere ordez edo hitza asmatzen zuen.

Erabiltzaile askok artikulu horiek ezabatzea eskatu dute Wikipediatik, lan neketsua izango delako dauden sarrera guztiak berrikustea; beste batzuk ordea diote ezabatu behar den bakarra erabiltzaile horrekin zerikusia duten testuak direla. 

AmaryllisGardener-ek polemika ondoren hitz egin du esanez lur jota dagoela. Bere ustetan lan positibo bat egiten ari omen zen, bere modura artikuluak gaelikora itzuliz. Gainera, aipatzen du lan hau 12 urte soilik zituela hasi zuela. 

Dirudienez gazte amerikarra eskarnio birtual bat jasaten ari da, jazarpena bilakatzeraino. Guztia azalera atera duen Ultach erabiltzaileak berak ere iseka horiek gelditzeko eskatu du, esanez AmaryllisGardener oso gaztea zela honekin hasi zenean eta ezjakintasunetik egindako jokabidea izan dela.

Bandalismo kulturala
Kexen artean erabiltzaile askok aipatu dute Wikipediaren bertsio eskoziarrak ezin duela honela funtzionatu afera honegatik, min handia eginez eskoziako hizkuntzari. Gaeliko eskoziarrak zailtasun ugari ditu eta honek ondorioak izango dituela diote. Izan ere, eskozierak ez du estatus ofizialik, nahiz eta Erresuma Batuak-ek Eskoziako jatorrizko hizkuntza bezala onartzen duen eta UNESCO-ren hizkuntza zaurgarrien zerrendan dagoen. Orain, egoera honegatik eskoziako Wikipediatik artikulu erdiak desagertuko dira, ikusi beharko da taxuz eta hizkuntza honekiko maitasunez erabiltzaileak animatzen diren galera hau konpontzera.