Wifidun autobusak Nairobin

Wifidun autobusak Nairobin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wifidun-autobusak-nairobin/@@download/image/mundua_nairobi_1382608663.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Wifidun autobusak Nairobin
Nairobi erdigunetik Rongaiko aldirietarako bidea egiten duten Matatus konpainiako minibusak jendez gainezka joaten dira doako wifi zerbitzua eskaintzen dutenetik. 45 minutuko ibilbidean azken albisteak kontsultatzen eta YouTubeko bideoak ikusten dituzte bidaiariek, eta beren-beregi itxoiten diete konpainiako autobusei, gainerako zerbitzuak albo batera utzita. 24 lagunentzako lekua duten 1.000 ibilgailu ditu konpainiak, eta hala ere, eskaria ase ezinik dabiltza. Kenyako biztanleria seikoiztu egin da azken lau hamarkadetan, eta Afrika ekialdeko motor ekonomikoa bilakatu da herrialdea. Hala ere, errepide sareak penagarria izaten jarraitzen du.