“Who needs love”

“Who needs love” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/who-needs-love/@@download/image/31p15-1.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Incognito
31.zenbakia
Musika gustu kontua dela pentsatu dugu beti. Munduko txoko guztietan egiten da musika eta, musika horri jartzen diogun izenaren gainetik, doinu horiek gustukoak ote ditugun da garrantzitsuena. Incognito Jean Paul Maunick "Bluey"-en proiektua  da. Musika adituek “acid jazz” esaten zioten lehen, eta “nu jazz”, orain. Soul, funk eta jazz musika dotorea esaten diogu guk. Sentimenduetatik jaioa eta sentimenduak kitzikatzeko egina. Moda eta estiloen gainetik dagoen musika ona, hasieratik amaieraraino gozatzeko modukoa. Lehen diskotik azkeneraino. Nork behar du musika?