White pony

Benetan erraza edukiko lukete Deftones taldekoek gaur egun salmenta kopuruari eusteko. Baina beraiek ez dira azken urteotan Heavy + Rap formulara igota toki guztietatik atera diren talde fotokopiatu horietako bat. Horregatik, Chino Morenoren taldeak giroak sortzen dakiela erakusten du, bide berriak irekitzen saiatzen da. Feiticeira kantuan adibidez, edo Maynard James Keenan (Tool taldeko abeslaria) gonbidatzen dute Passenger kantuari bere ukitua eman diezaion. Taldekide berriak (DJ Frank) bere lana garbi betetzen du, dagoeneko abesti diren konposaketen erritmoekin maisuki jolastuz, eta ez hutsa den zerbaitetik zerbait atera nahian, garaikide dituen beste hainbaten antzera.