“White Noise Sound” ****

“White Noise Sound” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/white-noise-sound/@@download/image/M_White_Noise_Sound.jpg
2011/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
White Noise Sound
116.zenbakia
Gero eta sarriago ari gara irakurtzen musika aldizkari, blog eta bestelakoetan shoegaze estiloa bueltan dela. 80ko hamarkadaren amaieran zenbait talde ingelesek erakusten zuten jarrera hieratikoa aipatzen du etiketak, alegia, oinetakoei so egitea publikoari begiratu ordez. Horrela egiten zuten Jesus and Mary Chain edo My Bloody Valentine bandek. WNS ere Ingalaterrako taldea da eta aipatu koadriletatik edaten du, baina, batez ere, Spacemen 3 bikote droga zaletik. Beraz, hemen kantu luzeak, erritmo errepikakorrak, melodia psikodelikoak eta giro lisergikoak dira nagusi. Lebitatzeko modukoa.