Where in the world is Osama Bin Laden?

Where in the world is Osama Bin Laden? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/where-in-the-world-is-osama-bin-laden/@@download/image/2009643327WHERE_IN_THE_IS_OSAMA_BIN_LADEN_78.jpg
2009/06/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Morgan Spurlock. 
97.zenbakia
2004. urtean, Morgan Spurlock jaunak esperimentu latza egin zuen bere buruarekin: hilabete eman zuen McDonalds zabor-janaria jaten, eta Super size me izeneko dokumentalean bildu zuen esperientzia beldurgarri hura. Estilo umoretsu bera baliatuta, Virginiako zuzendariak kamera hartu eta Ekialde Hurbilera jo du, Osama Ben Laden jauna non ote den ikertzera. Ondorioa? Dokumental ironiko eta barregarri hau, George Bush, Dick Cheney, Donald Rumsfeld eta gainontzeko Klu Klux Klan kideei zeharka begiratzen diena.