WhatsAppen 'Egoera' berriak, desagertuko dira

WhatsAppen 'Egoera' berriak, desagertuko dira Duela hilabete Whatsappen azken eguneraketak 'Egoera' izeneko tresna berria gehitu zion mezu zuzenen aplikazioari. Berrikuntzak ez du harrera ona izan, eta datorren eguneraketan berrikuntza hori kentzeko aukera eskainiko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappen-egoera-berriak-desagertuko-dira/@@download/image/whatsapp2-300x300.jpg
2017/03/14
albiste-laburra
Duela hilabete Whatsappen azken eguneraketak 'Egoera' izeneko tresna berria gehitu zion mezu zuzenen aplikazioari. Berrikuntzak ez du harrera ona izan, eta datorren eguneraketan berrikuntza hori kentzeko aukera eskainiko dute.

Esperimentu guztiak ez dira beti ondo ateratzen, eta Whatsappen, azken eguneraketan ez du harrera onik izan. Ideia eraba aldrebesa izan zuten 'Egoerak' tresna berritzerakoan; lehen, erabiltzailearen profilaren azpian agertzen zen esaldi xumea kendu, eta Facebook edota Instagramek Snapchatekin egin dutena imitatuz, 'Zure historioa' tresnaren tankerakoa ezarri dute.

Berrikuntzak ez du arrakastarik izan, eta erabiltzaileengan haserrea eragin du. Izan ere, zeinek nahi du zuzeneko bideo bat agendako telefono guztien erabiltzaileek ikustea? Zeinek ikusi dezakeen kontrolatu daiteke, bai, baina nekeza da. Eta ez hori bakarrik; WhatsApp ez da horretarako erabiltzen.

WhatsAppek oraindik ez du argitu zeintzuk diren azken eguneraketaren estatistikak, baina eragindako liskarra ikusita, datorren beta eguneraketan aurreko 'Egoerak' berreskuratuko dituztela adierazi du. Akatsak onartzea ez dago gaizki.