WhatsAppeko zaborraz nazkatuta? Klik batean garbitu!

WhatsAppeko zaborraz nazkatuta? Klik batean garbitu! App honen bidez, WhatsAppen jaso eta behar ez dituzun elementuak borratzeko aukera duzu; probatu nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappeko-zaborraz-nazkatuta-klik-batean-garbitu/@@download/image/whatsapp-escoba.jpg
2017/12/15
berria
App honen bidez, WhatsAppen jaso eta behar ez dituzun elementuak borratzeko aukera duzu; probatu nahi?
WhatsAppeko zaborraz nazkatuta? Klik batean garbitu!

Gogoratzen al duzue noiz instalatu zenuten WhatsApp lehen aldiz? Orduz geroztik, ehunka artxiborekin elikatu duzue zuen mugikorra. Ziur dagoeneko ez dakizuela zenbat argazki eta bideo dituzuen deskargaturik. Garbiketa egiteko prest?

 

App berri honek lagunduko dizue garbiketa egiten. Erabiltzeko oso erraza da; deskargatu (egin klik) eta irekitzean, WhatsAppen pilatutako artxibo guztiak erakutsiko dizkizu. Hala, ez duzu mugikorraren tripetan sartu beharko zabor hori detektatzeko. Jarraian, hainbat aukera eskainiko dizkigu appak; garbiketa automatikoa, periodikoa... hemendik aurrera, zure mugikorrak ez du meme edota bideo pisutsuekin gainezka egingo!