WhatsAppeko bideo deiak ordenagailuko bertsiora iritsi dira

WhatsAppeko bideo deiak ordenagailuko bertsiora iritsi dira Bai Windows-etik eta bai MacOS-etik bideoz eta audioz komunikatzeko aukera izango dugu hemendik aurrera, WhatsApp desktop bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappeko-bideo-deiak-ordenagailuko-bertsiora-iritsi-dira/@@download/image/whatsapp-software-aplicaciones_moviles_489461702_151836693_1706x960.jpg
2021/03/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bai Windows-etik eta bai MacOS-etik bideoz eta audioz komunikatzeko aukera izango dugu hemendik aurrera, WhatsApp desktop bitartez.
WhatsAppeko bideo deiak ordenagailuko bertsiora iritsi dira

WhatsApp desktop erabiltzen duzuenok pozez hartuko duzue albistea; hemendik aurrera, ordenagailu bitartez egin ahalko dira WhatsApp bidezko bideo deiak. Berdin du Windows ala MacOS erabiltzen duzuen; gaurtik aurrera, munduko WhatsApp erabiltzaile guztiek aukera dute bideo dei hauek egiteko.

WhatsApp web bidez egindako bideo deiak bertikalean zein horizontalean egin daitezke; horretarako, pantaila guztia hartuko duen leiho berria ireki behar da, irekita dauden beste leihoetatik aparte.

Hasiera batean bideo dei hauek soilik indibidualki egin ahalko dira, eta ez taldean; dena den, aukera hau aurrerago jarriko dute martxan. Bestalde, mugikorrean bezala, dei horiek erabat zifratuko dituzte.

NOLA EGIN BIDEO DEIAK WHATSAPP WEB ERABILIZ

Dei hauek egiteko, lehenik eta behin jakin beharrezkoak direla Windows 10 edo MacOS 10.13 bertsioak, gutxienez. Horrekin batera, mikrofonoa eta kamera duten ordenagailuak ezinbestekoak dira. 

1) Deskargatu edo eguneratu WhatsApp desktop: WhatsAppen webgunean topatuko duzu zure ordenagailuarekin bateragarria den bertsioa. 

2) QR kode bidez mugikorrarekin lotu: Mugikorreko WhatsApp-a ordenagailukoarekin sinkronizatu beharko duzu QR kodea eskaneatuta (Bilatu WhatsApp Web aukera mugikorrean).

3) Aukeratu deia egiteko pertsona: Behin WhatsApp kontuak sinkronizatuta, aukeratu txatean nor deitu nahi duzun eta sartu elkarrizketan. Goian, eskuinean, deiak eta bideo deiak egiteko ikonoak agertuko dira. Besterik gabe, aukeratu ze dei mota egin nahi duzun eta sakatu botoia. 

4) Pertsonalizatu deia: Behin bideo deia hasita, hainbat aukera eskainiko dizkizu ordenagailuak; hala, bideoa zein audioa piztu ala itzali ditzakezu; horrekin batera, zein kamera edota mikrofono erabili aukeratu dezakezu; azkenik, irudia bertikalean ala horizontalean ikusi nahi duzun hautatu daiteke.