WhatsAppek pantaila-argazkiak debekatuko ditu

WhatsAppek pantaila-argazkiak debekatuko ditu Elkarrizketen pantaila-irudiak partekatzea delitua da, eta urtebeteko kartzela zigorra eragin dezake! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappek-pantaila-argazkiak-debekatuko-ditu/@@download/image/WhatsApp-Fingerprint-Authentication-Feature.jpg
2019/04/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Elkarrizketen pantaila-irudiak partekatzea delitua da, eta urtebeteko kartzela zigorra eragin dezake!
WhatsAppek pantaila-argazkiak debekatuko ditu

WhatsApp mezu berri bat jaso duzu. "Begira X-ek esan didana!" eta jarraian, elkarrizketaren pantaila-argazki bat. Barreak. Ez dirudi ezer txarrik egin duzuenik, ezta? Bada bai. Pantaila-argazkiak egitea delitua da, eta urtebeteko kartzela zigorra eragin dezake. Hain zuzen, sekretuak ezagutarazteko delitutzat hartzen da. 

Horregatik, WhatsApp-ek pantaila-irudiak debekatu nahi ditu elkarrizketetan. Nola? Elkarrizketak hatz-aztarna bidez segurtatuz. Hala, zuk nahi baduzu, beste erabiltzaileekin dituzun elkarrizketei pantaila-argazkiak ateratzeko aukera blokeatu ahal izango duzu hatz-aztarna bidez.

Zoritxarrez, aukera honek ez du ahalbidetzen gainerako erabiltzaileek pantaila-argazkiak egiteari uztea, baina hori bai, kartzela zigorra ekiditeko formula eraginkorra da. Izan ere, edozeinek salaketa jarri dezake bere elkarrizketa partekatua izan dela jakiten badu. Beraz, hemendik aurrera, kontuz partekatzen duzuenarekin!