WhatsAppek non zauden esango die zure kontaktuei (nahi baduzu)

WhatsAppek non zauden esango die zure kontaktuei (nahi baduzu) App-aren hurrengo eguneraketak hainbat berriketa ekarriko ditu; aurrerantzean, zure kokapen zehatza jakiteko aukera izango dute zure kontaktuek, zuk hala nahi baduzu behintzat. Beste hainbat aldaketa ere egingo dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappek-non-zauden-esango-die-zure-kontaktuei-nahi-baduzu/@@download/image/Captura de pantalla 2017-01-27 a las 10.43.10.png
2017/01/31
berria
App-aren hurrengo eguneraketak hainbat berriketa ekarriko ditu; aurrerantzean, zure kokapen zehatza jakiteko aukera izango dute zure kontaktuek, zuk hala nahi baduzu behintzat. Beste hainbat aldaketa ere egingo dituzte.
WhatsAppek non zauden esango die zure kontaktuei (nahi baduzu)

Adi WhatsApp-en hurrengo eguneraketarekin; erabiltzaileak nahi badu, bere kokapena uneoro kontaktuei erakusteko aukera eskainiko du aplikazioak. WhatsAppBetaInfok filtratu duenaren arabera, GPS bidez erabiltzailearen kokapena denbora errealean elkarrizketa taldeekin konpartitzeko probak egiten ari dira. Aukera hau erabiltzaileak berak kudeatzeko aukera izango du, edozein unetan konektatu edo deskonektatuz.

Bestalde, aplikazioak bidalitako mezuak ezabatzeko edota konexiorik ez dugunean mezuak irteera ontzian uzteko aukera eskainiko du datorren eguneraketak. Berrikuntza horiek WhatsAppen 2.17.3.28 bertsioa iOSentzat eta 2.16.399+ bertsioa Androidentzat izango lirateke.