WhatsAppek birbidalitako mezuez abisatuko dizu
Kontuz lagunei birbidalitako mezuekin; hemendik aurrera, jakinaren gainean jarriko gaituzte!

Irakurtzen duzuna! Hemendik aurrera, kontuz WhatsAppeko elkarrizketetan egiten duzuenarekin. Sare sozialak adierazi duenez, aurrerantzean birbidalitako mezuez abisatuko digu. Nola? Hemen duzue adibide bat:
Mezuak lagunekin elkarbanatzeko zaletasuna baduzu, ez zaizu neurri berri hau gustatuko, baina pribatutasuna zaintzeko helburuarekin hartu dute adierazi dutenez. Hain zuzen, Telegramek dagoeneko badauka funtzio hori.
Laster, gainera, WhatsAppek publizitatea txertatzeko asmoa du. Zer iruditzen zaizue?