Whatsapp nekea sentitzen duzu? Pandemiaren beste sintoma bat da

Whatsapp nekea sentitzen duzu? Pandemiaren beste sintoma bat da Berdin du zein den zure ogibidea, ziur Whatsapp mezuak bidaltzen eta jasotzen orduak pasatzen dituzula. Bere gehiegizko erabilerak osasun mentalean ondorio negatiboak dakartzala behatu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-nekea-sentitzen-duzu-pandemiaren-beste-sintoma-bat-da/@@download/image/Banner_fatiga-2-1160x619.jpg
2021/08/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Berdin du zein den zure ogibidea, ziur Whatsapp mezuak bidaltzen eta jasotzen orduak pasatzen dituzula. Bere gehiegizko erabilerak osasun mentalean ondorio negatiboak dakartzala behatu da.
Whatsapp nekea sentitzen duzu? Pandemiaren beste sintoma bat da

Esnatzen zarenetik oheratu arte, ehunaka jakinarazpen izaten dituzu mugikorrean. Lehen ere nekagarria bazen, orain, pandemiarekin eta telelanarekin, nekea areagotzea ez da harritzekoa. Gero eta zailagoa da lana edo ikasketak, denbora libretik banatzea, mugak inoiz baino lausoagoak dira. 

Mundu mailan pandemia hasi zenean plataforma honek pertsonek arteko loturak mantentzeko balio izan zuen. Beraz, erabilera bere horretan ez da negatiboa, bai ordea, gehiegizko erabilera. Etengabe konektatuta egoteak neke psikologikoa dakar, adituen esanetan. 

Izan lanerako edo aisialdi momentuetarako, Whatsapp-ak ez digu erabat deskonektatzen uzten. Etengabe konektatua egote honek, pertsona askorengan antsietatea eragin du. Izan ere, deskonektatu nahia sentitzen badugu ere askotan, mezuak irakurtzen ditugunean gaizki sentitzen gara ez baditugu momentuan erantzuten. Izan ere, harremanak ez galtzea, bere horretan, esfortzu bat eskatzen digun lana baita. Honek guztiak, garunean narriadura eragiten du eta Whatsapp nekea bezala ezagutzen den fenomenoa sortzen du. 

Hona hemen neke hau gutxitu eta deskonektatu ahal izateko adituen zenbait aholku:
Mugak jarri: Lanean, ordu jakin batetik aurrera, ez ireki mailak edo mezuak. Familia eta lagunei, ohartarazi ez zarela momentu oro mugikorra begira ibiliko. Komunikazioa da gakoa, gaizki ulerturik egon ez dadin. 
Aplikazioaren ezaugarriakJakinarazpenak itzali, mugikorra ez dadin beti soinuak igortzen egon. Honela gainera, Whatsappa irekitzean bakarrik ikusiko dituzu mezuak, zuk erabaki dezazun noiz erantzun nahi dituzun. 
Utzi mugikorra: Begi-bistako aholkua dirudi, baina ziur mugikorra beti alboan izaten duzula. Praktikatu beste gela batean utziz bazkaltzen ari zarela edo lagunekin zaudenean. Keinu txikiak dira, baina garrantzitsuak benetan atseden hartzen ikasi dezagun.