What Goes Around Comes Around

Azken urteotako joerari jarraiki, soul, funk eta jazz erritmoak oinarri dituzten talde berriak diskoak kaleratzen ari dira etengabe. Funtsean, musika beltzak 60ko eta 70eko hamarkadetan bizitako urrezko arora begira jaio diren taldeak dira, baina soinu fresko eta dantzagarriarekin; gaurkotuta. Oinarri instrumentalak dituzten arren, Diplomatsen bosgarren estudioko lan honetan, adibidez, Diplomettes-en ahots joko ederrak dira bidelagun. Erritmo afro eta latinoei (boogaloo, latinjazz) keinuak eginez, estiloen mugak apurtu dituzte naturaltasun osoz. Zuzenekoetan festa ziurtatzen duen taldea da.