Wes Anderson izarrei begira

Indie zinemak egun duen zuzendaririk berezi eta pertsonalenetakoa film berrian lanean ari da. Moon Rise Kingdom izango du izena eta, Fantastic Mr. Fox (2010) zoragarriaren ostean, berriro hezur-mamizko aktoreak izango ditu protagonista. Horien artean, Edward Norton eta Bruce Willis izarrak, edota Frances McDormand eta Tilda Swinton bereziak. Eta noski, Andersonen film guztietan legez, aktore fetitxea ez da faltako. Oraingoan, Bill Murrayk errepikatuko du.