We Were Soldiers (Cuando eramos soldados / Nous etions soldats) *

We Were Soldiers (Cuando eramos soldados / Nous etions soldats) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/we-were-soldiers-cuando-eramos-soldados--nous-etions-soldats/@@download/image/20p46-5.jpg
2002/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Randall Wallace. Aktoreak: Mel Gibson, Madeleine Stowe, Greg Kinnear, Chris Klein. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 138 minutu. 
20.zenbakia
We Were Soldiers (Cuando eramos soldados / Nous etions soldats)   *
Globalizazio basaren erresuman ez dago autokritikarako lekurik. Are gutxiago, Inperioaren metropolian. Oliver Stonek, Francis Ford Coppolak eta Michael Ciminok Vietnamgo gerrari buruz eskaini zuten ikuspegi gordina ez omen da politikoki zuzena jada. Hala, Wallace zinema zuzendariak vietnamdarrek nozitutako sarraskia baino gehiago, soldadu estatubatuarren adorea izan du ardatz We Were Soldiers kerratuan. Nazionalismo merkeak salaketa-zinema lurperatu du, antza. Ia Drang bailaran Moore koronelaren tropa setiatuek erakutsi zuten borroka grina baita filmaren muina. Filmari darion moralkeria gaindosia jasangaitza da. Okagarria.