Washington

Washington https://www.gaztezulo.eus/albisteak/washington/@@download/image/200961623washington.jpg
2012/12/13
berria
Washington
Washingtongo Pentagonoan haserre dabiltza azken aldian. Zergatik? Ezezagun batzuek Pentagonoaren armagintza programa sekretuenetakoa eta garestiena zelatatu dutelako. Proiektuak Joint Strike Fighter du izena eta orain arteko gerra-hegazkin modernoenak ordezkatuko dituen hegazkin berri bat sortzea du xede. Arduradunek ikerketa konplexua abiarazi dute lapurrek zein datu ebatsi dituzten zehaztu nahian. Wall Street Journal egunkariak jakitera eman duenez, proiektuak 229.000 milioi euroko kostua izan du eta zail da eragindako kaltearen balioa zehaztea. Horra haserrearen arrazoi nagusia.