Warner Bros-ek 2021. urtetik aurrera modu hibridoan estreinatuko ditu bere pelikulak

Horrela, Warner Bros-ek 2021ean zehar bere pelikula guztiak zinema aretoetan eta HBO Max streaming plataforman aldi berean estreinatuko ditu. Estrategia hau hasiera batean Wonder Woman 1984 pelikularako iragarri zen, eta salbuespena izango zela zirudien. Azkenik ordea, estudioak datozen pelikula guztiekin estrategia berdina erabiltzea erabaki du, momentuz 2021. urtean zehar soilik.
Honela, The Matrix 4 edo The Suicide Squad bezalako ekoizpen erraldoiak zinema aretoetan eta streaming bidez momentu berean ikusi ahalko dira. Neurri hau epe ertainera begira, zinemaren industria pandemia dela eta bizitzen ari den krisiaren irtenbidea izan daiteke. Zinema aretoen baitan soilik gera ez dadin pelikula baten estreinaldia.
Alta, aldi berean bi formatutan estreinaldian gauzatzea indarra hartzen ari bada ere, antzerki eta zinema aretoei indarra kentzen ari da estrategia hau, eta azken hauek ere pandemiaren ondorioa latza jasaten ari baitira.
Warner Bros-en hitzetan urtebete iraungo duen plana besterik ez da izango. Estudioak adierazi du ez duela inongo nahirik estrategia hau 2022. urtetik aurrera zabaltzeko. Aldi baterako irtenbidea dela ziurtatu du, krisi garaia pasa bitarte.
Honela, estreinatutako pelikulak eskuragarri egongo dira HBO Max-en harpidedunentzat 31 egunez bere estreinalditik. Ondoren plataformatik kenduko dira pelikulak, baina zinema aretoetan egoten jarraituko dute karteletatik kentzen diren arte. Warner Bros-ek ez du iragarri noiz itzuliko liratekeen pelikula horiek berriz ere, plataformara.
Hauek dira sistema hibridoan estreinatzeko programatutako pelikulak:
-Wonder Woman 1984 - abenduak 25
-Mortal Kombat - urtarrilak 15
-Tom and Jerry movie - martxoak 5
-Godzilla vs Kong - maiatzak 21
-The Conjuring 3 - ekainak 4
-In the Heights - ekainak 18
-The Suicide Squad - abuztuak 6
-Dune - urriak 1
-Elvis - azaroak 5
-The Matrix 4 - abenduak 22