“Want Some Freedom”

“Want Some Freedom” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/want-some-freedom/@@download/image/22p15-2.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
African Brothers
22.zenbakia
“Want Some Freedom”
Afrikar Anaiak, askatasunaren bila. Lau urteko ibilbide laburra besterik ez duen arren, egungo reggae disketxerik onenetakoa da Easy Star.  New Yorken egoitza du disketxe honek, eta oraingoan beste altxor preziatu bat oparitu digu: 70ko hamarkadan soilik singel modura kaleratutako African Brothers talde ezezagunaren abestiak bildu ditu digitalean. Sugar Minott, Tony Tuff eta Derrick Howard-en ahotsak eskubide eske garraixika. Reggaezalea naiz eta harro nago.