Wall Street: money never sleeps

Michael Douglas gorenera eraman zuen Oliver Stonek duela 23 urte. Orduan, Gordon Gekko finantza gizon basatia ezagutu genuen. Film berrian, 23 urteotan kartzelan egon den Gekko aurkeztuko zaigu. Behin kalean, alabarekin harremana berreskuratzen saiatuko da eta honen mutil laguna ezagutuko du, Jacob, Wall Streeten hasiberria. Mutilari behar duen laguntza emango dio, baina doan izango al da?