Von Trier eta pornoa

Zuzendari danimarkarrak film pornofrafikoa egin nahi duela adierazi du. Von Trier ezagututa, polemika sustatu nahiko du ziurrenik, baina egia da sexua protagonista izango duela hurrengo filmean. Nymphomania izango du izenburua eta emakume baten bizitza sexuala kontatuko du, jaiotzen denetik 50 urte betetzen dituenera arte. Datorren hilabetean estreinatuko den Melancholia lanean musa izan duen Kirsten Dunst nahi zuen VonTrierrek protagonista, baina honek ezezkoa eman dio. Nor ausartuko da?