Von Trier katastrofikoa

Von Trier katastrofikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/von-trier--katastrofikoa/@@download/image/2010257095lars_Von_Trier.jpg
2012/12/13
berria
Biziki maite duzu edo erraietatik gorrotatu. Azken adibidea, Antichrist (2009). Eta badirudi berriro ere bide beretik joko duela Von Trierrek. Planet Melancholia bere hurrengo filmean moda-modan dauden pelikula katastrofikoen generora hurbilduko da. Hori bai, ohiko moldeak alde batera utzita, nola bestela. Oraingoz dakiguna, Dogma estiloari jarraiki, kamera sorbaldan hartuta errodatuko duela, efektu bereziak tartekatuz, eta Hollywooden ez bezala, ez duela amaiera alairik izango.