Volver ****

Volver **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/volver/@@download/image/61p52-4.jpg
2006/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Pedro Almodovar. Aktoreak: Penelope Cruz, Carmen Maura, Chus Lampreave, Candela Peña, Yohana Cobo. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2006. Iraupena: 110 minutu. 
61.zenbakia
La mala educacion filmak izandako harrera hotzaren ostean, Pedro Almodovar zinema zuzendari espainiarra hobekien ezagutzen duen eremura itzuli da: emakumeen sentimenduetara. Izan ere, emakumeak dira Mantxako herri galdu batean gertatzen den istorio honetako protagonista. Hiru belaunaldi ezberdinetan hazitako emakumeak ageri dira filmean, eta guztiek bide bera eginen dute: herritik hirira. Irene amonaren fantasma hilen mundutik itzuliko da, eta Raimunda eta Sole alabei azalduko zaie. Antza, joan zenean lotu gabe utzitako gauzak konpontzeko asmoa du. Almodovarrek umore tantaz zipriztindutako melodrama fina dakarkigu oraingo honetan. Penelope Cruz eta Carmen Maura aktoreen interpretazioa  ere aparta da. Filmak ez du Todo sobre mi madre eta Hable con ella maisulanen distira, baina oso ona da.