Vol.2

Vol.2 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vol2/@@download/image/glaukoma_1389193667.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Glaukoma
147.zenbakia
Vol.2
Honako hau dub disko bat da hasieran. Gero gerokoak, Jungle manifestua oihanean irakurri eta dantza. Eguna bat-batean argitzen da segidako abestiarekin. Haritik tiraka dabiltzan piromanoentzat da ondorengo kanta kañeroa. Lagrimas de Sangre lagunekin egin duten Lejos del silencio abestiaz zazpi orri idatzi genitzake. Al Beat de Hits abestian ere badira LDSkoak, Airea eskatuz. Ondoren Juantxok gizartearen Aberia sistemikoa erakusten du. Eta azkenik, Zelatan, ilunpean, psikodelia. RATMkoak pozik egongo dira glaukomatarrekin.