VIII. P!kurock Jaialdia larunbatean Irurtzunen

VIII. P!kurock Jaialdia larunbatean Irurtzunen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/viii-pkurock-jaialdia-larunbatean-irurtzunen/@@download/image/200910297411kartela.jpg
2012/12/13
berria
VIII. P!kurock Jaialdia larunbatean Irurtzunen
VIII. P!kurock Gazte Jaialdia izango da larunbat honetan, urriak 31, Irurtzunen. Azken urteotako tradizioari eutsita, rock egitarau indartsu eta erakargarria prestatu dute antolatzaileek, nahiz eta festa giroak lehenagotik kutsatuko duen Nafarroako herria. 

Irurtzunek egun berezia biziko du heldu den larunbatean, Euskal Herriko jende mordoa bertara hurbiltzea espero baitute; VIII. P!kurock Jaialdiaren kartela gonbite ederra da, bederen. Arratsaldeko 19:00etan Tukuttun ariko da herriko plazan eta, geroago, Zpeiz Mukaki abiatuko da karriketan barna kiroldegiraino. Bertako ateak 20:00ak aldera zabalduko dituzte eta 21:00etan hasiko dira kontzertuak. Aurtengoan Piperrak, Ekon, Vendetta, Zesatek, Korumba eta Tximeleta taldeak arduratuko dira giroa berotzeaz… bertaratutako indarrak ahuldu arte. Urteroko legez, txosnak zabalik izanen dira gau osoan zehar, eta ogitartekoak ere bertan salduko dituzte.

Sarrera 17 eurokoa izango da bertan, baina 13 eurokoa ondorengo lekuren batean aldez aurretik eskuratuz gero:
Irurtzun: Pikuxar Euskal Txokoa, Martxueta
Iruñea: Meson de la Nabarreria
Altsasu: Lurrazpi
Etxarri Aranatz: Leku ona
Leitza: Gaztañaga taberna
Lizarra: Katxetas
Txantrea: Akelarre

Edo, nahiago baduzu, posiblea da sarrerak aldez aurretik erreserbatzea. Euskadiko Kutxan (Caja Laboral) PIKUROCK kontu korrontea zabaldu dute. Bertan beharrezko sarrera kopuruaren zenbatekoa ordaindu, eta kontzeptuan eroslearen IZEN ABIZENAK eta NAN jarri. Kontzertu egunean txartel-leihatilan jaso ditzakezue NANa eta kutxako estraktua aurkeztuz:
Kontu korronte zkia: 3035 0120 91 1200 008401

Mugi zaitez, oraindik ere garaiz zabiltza eta!