VII. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA

VII. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vii-gaztezulo-bideo-lehiaketa/@@download/image/bideo_lehiaketa_1478688589.jpg
2016/10/10
berria
Hiru, bi, bat... filmatzen!

Hemen da urte osoan zehar itxaroten ari zinen unea: GAZTEZULO VII. BIDEO LEHIAKETA!

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta errodatzen hasi!

Lanak entregatzeko epea urriaren 7an zabalduko dugu eta azaroaren 10ean itxi. Ondoren, epaimahaikideak lanean jarriko ditugu.

Urtero bezala, ikus-entzunezkoen esparruko zenbait adituk osatutako epaimahaia arduratuko da bidalitako lanak ikusi eta onenak zein diren baloratzeaz. Aurtengo edizioan Aitor Abaroa zinema kritikaria, Maialen Goñi ZINEA.EUS ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea arituko dira epaimahaikide lanetan.
Azaroaren 28an publikoaren saria jakinaraziko da eta irabazleen izenak abenduan emango ditugu ezagutzera. Sari banaketa ekitaldia, Donostiako Tabakaleran izango da, abenduaren 16an.

Azkue Fundazioari esker, lan onenak 1.200 euro jasoko ditu, 300 euro bigarrenak eta, horretaz gain, azaroaren 10era bitarte GAZTEZULO.EUS webgunearen jarraitzaileek gehien bozkatutako bideoaren egileek Ikusleen Saria jasoko dute, GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta.

- PARTE HARTZEKO: Bete estekaren amaierako FORMULARIOA

Animatu eta parte hartu!