VII

VII https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua: Haize Galarraga
Kudai
170.zenbakia
VII
Gaur egun metal industrialaren inguruan dabiltzan taldeak ez dira asko Euskal Herrian. Matxurarekin batera, Kudai izan daiteke genero zabal horretan historikoki izan dugun taldeetako bat. Lehenak alde hardcoreago eta zikinagoak esploratu baditu, Ministry-ren erara, Kudaik melodiaranzko joera hartuak zituen Harezko dorreak aurreko diskoan, heavy metalerantz gerturatuz. Infernuan kokatu dute euren bosgarren lana donostiarrek, eta infernurako sarreraz eta irteeraz gain, zazpi bekatu kapitaletaz hitz egiten dute. Bekatu bakoitzari dagokion deabruaren izena daraman abestia eskaini diote.