Vespa ziztu bizian

2008ko lehen hilabetetan, %24 hazi zen Vespen salmenta AEBtan. Vespa aspaldiko marka da, 62 urte ditu, baina salmenta errekor guztiak apurtzen ari da azken boladan. Arrazoia? Gasolinaren prezioaren igoera. Vespak gasolina gutxi kontsumitzen du, eta abantaila asko ditu, gainera: kale estuetatik sar daiteke, eta ez da toki askorik behar aparkatzeko. Makina bat filmetan, protagonistak motor honen gainean ikusi ditugu, Roman Holiday (1953, William Wyler) edota La Dolce Vita (1960, Federico Fellini) ospetsuetan, adibidez. Orain, AEBetako hirietan indartsu dabil berriro.