Vertical

Vertical https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vertical/@@download/image/cult_of_luna_ve_1365160606.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Haize Galarraga
Cult of Luna
139.zenbakia
Post-metal soinuen inguruko aldaerak esploratzen dihardu talde suediarra. Isis-en eta Neurosis-en aparrean ibiltzea egotzi izan zaie, nahiz eta beren bide propioa jorratu dutela soberan frogatu duten hamabost urte hauetan sortu dituzten sei diskoekin. Bost urteko isilunearen ostean, entzunaldiz entzunaldi, disko berri hau osatzen duten harribitxiak aletzen joan gaitezke, abesti luzeetan ezkutatzen diren iraganbide emozionalek gure barruak hunkitu arte. Elektronikaren presentzia nabarmenak, konbinazio miresgarriak ekartzen dizkigu, erritmo berritzaileak erabiliz eta oinarri metalikoa galdu gabe.