Vera Drake (El secreto de Vera Drake) ****

Vera Drake (El secreto de Vera Drake) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vera-drake-el-secreto-de-vera-drake/@@download/image/50p52-3.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mike Leigh. Aktoreak: Imelda Staunton, Richard Graham, Eddie Marsan, Phil Davis. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Frantzia. Urtea: 2004. Iraupena: 125 minutu.  
50.zenbakia
Vera Drake (El secreto de Vera Drake)   ****
Secrets & Lies maisulanaren egileak abortuari buruz egiten du gogoeta drama gordin honetan; ukitu sozial handiko dilema etikoa plazaratuz. Istorioa 50eko hamarkadan dago girotua, gerraosteko Londres ilunean. Garbitzaile ari da lanean Vera Drake, baina ezkutuko abortuak ere egiten dizkie doan neskato txiroei. Puritanismo itsuaren biktima izango da, ordea. Urrezko Lehoia bereganatu zuen filmak Veneziako Mostran. Imelda Staunton protagonistaren interpretazioa zirraragarria da. Drama sozial aparta da.