Venusen mutil-laguna

Adrianek 24 urte ditu, Bartzelonakoa da, eta Italian Venusen mutil-laguna ezizena jarri diote iragan martxoan Florentzian egin zuenagatik. Eta zer egin zuen? Uffizi museo ezagunera sartu, Boticelliren Venusen jaiotza koadroaren aurrean larrosa petaloak bota eta biluztu egin zen. Adrianen hitzetan, txikitatik Venusek eragin dion miresmenagatik burutu zuen ekintza, eta bide batez, performancearen munduan ezagutzera emateko. Oraintsu arte Macba museoan lan egin du sarrerak saltzen, baina lana utzi eta artista bihurtzea erabaki du gazteak.