Venomous rat Regeneration Vendor

Venomous rat Regeneration Vendor https://www.gaztezulo.eus/albisteak/venomous-rat-regeneration-vendor/@@download/image/rob_zombie_veno_1370526014.jpg
2013/06/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Rob Zombie
141.zenbakia
Mundu mailako kontzertu biran eta zine egile lanetan buru belarri ibili arren, disko bat osatzeko adina abesti berri egiteko tartea topatu du Rob Zombiek. White Zombie-rekin ezagun egin zuen metal industrial eta beldurgarriaren estiloari jarraiki, Educated Horses diskoan ez bezala, oraingoan erritmo zanpatzaileetara eta gitarra riff astunetara itzuli da. Justu The Lords of Salem (2012) bere beldurrezko film luze berria estreinatu eta lau egunetara kaleratu du diskoa, eta, besteak beste, Marilyn Mansonekin aritutako John 5 gitarra jolea eta Ginger Fish bateria jolea izan ditu bidaide.