Venezia, oinezkoen paradisua?

Venezia, autorik gabeko hiria, oinezkoen paradisua dela esaten dute askok. Hala ere, zalantzan jarri dute uste hori inauterietan hartutako neurriek. Hainbat kaleri estuegi iritzita, inauterietan oinezkoentzako kale horiek norabide bakarrekoak izatea erabaki zuen Veneziako udalak, eta neurria betearazteko, isunak ere iragarri zituen: 25 eta 500 euro bitartekoak, hain zuzen. Ez dakigu Veneziako biztanleek neurria bete ote zuten. Neurria urte osoan ezarriko balute...