Vanessa Sanchez: "Inoiz baino gutxiago ligatzen ari naiz Parisetik etorri nintzenetik"

Vanessa Sanchez ETB 2ko gaueko Teleberrin ikusi ohi dugu aurkezle lanetan. Luzaroan Parisen ibili zen berri emaile. Kazetari gasteiztarrarekin sexuaz hitz egin dugu.
Egoitza inauguratu du EITBk Bilbon. Esan iezaguzu zein den larrutan egiteko bertako tokirik morbosoena.
Aldagelak, noski! Jendea arropa gutxirekin... Kisketa jarri digute orain, gainera!
Aldagela horietan istoriotxoak izango dira, beraz...
Bai. Nik entzuna dut baten bat... Eta badakizu: kazetariak gara, eta istorio faltan, asmatu egiten ditugu... Kar, kar, kar. Dena dela, horretan garai hobea ere izan omen zen, Iurretan.
Noiz ikusiko ditugu film pornoak ETBn?
Oraindik ez dugu aurkitu mendizale baten irrintziak botatzen dituen protagonistarik...
Eta zu ere film pornoak ikusitakoa al zara?
Oso gutxi. Aspergarri samarrak dira, dena erraz aurreikusteko modukoa da eta. Hobe, bizitza errealeko esperientzia.
Telebista aurkezleok asko ligatzeko ospea duzue.
Ni inoiz baino gutxiago ligatzen ari naiz orain; Parisetik etorri nintzenetik, batez ere.
Beraz, Paris la nuitek merezi du, ezta?
Dudarik gabe. Anonimotasunak desioak lasai askatzeko aukera ematen du.
Gasteiz hotza da. Soilik tenperaturari dagokionez?
Sexu kontuetan ere hotz samarra da, baina tarteka, eskema guztiak apurtzen dizkizun ezusteak ere izaten dira.