Vagarosa ***

2007. urtean lehen diskoa kaleratu zuenean, lan txukuna iruditu zitzaigun berea, goxoa eta entzuteko atsegina. Dena den, zorionez, Brasilgo musikan antzeko adibide ugari ditugu, eta ez zigun atentzioa eman. Bigarren disko honetan, ordea, aurrekoaren ezaugarriei ekoizpen musikal bereziki landua gehitu die. Ohiko samba, bossa eta jazz doinuez gain, ukitu elektronikok eta reggae erritmoak ere antzeman daitezke oraingoan; emaitza askoz ere aberatsagoa dela iruditzen zaigu. Diskoaren izenburuak dioen bezala, musikalki bada ere, batetik bestera doana, bide zuzena aurkitu duen seinale. Ederra..