V tumane

Bigarren Mundu Gerran, Sobietar Batasunaren mendebaldea okupatuta dute naziek. Partisano bielorrusiarrek, baina, euren lurraldea defendatzen jarraitzen dute. Gudari horietako biren istorioa hari hartuta, gerraren zentzugabekeria eta krudeltasuna salatzen ditu drama gordin honek, gizakiak barrenean ezkutatzen dituen miserien kronika eginez. Canneseko zinemaldian sail ofizialeko Fipresci saria irabazi zuen.