Uztailean streaming plataformetan estreinatuko diren zenbait telesail eta pelikula

Uztailean streaming plataformetan estreinatuko diren zenbait telesail eta pelikula Netflix-en nabarmentzekoa “The Umbrella Academy” genuke, Filmin-ek berriz Elisabeth Moss-en “The Invisible Man” dakar. Beste zenbait proposamen gehiago ere badaude hemen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailean-201cstreaming201d-plataformetan-estreinatuko-diren-zenbait-telesail-eta-pelikula/@@download/image/OD-BP221_STREAM_M_20170913142455.jpg
2020/07/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei
 

Netflix-en nabarmentzekoa “The Umbrella Academy” genuke, Filmin-ek berriz Elisabeth Moss-en “The Invisible Man” dakar. Beste zenbait proposamen gehiago ere badaude hemen!
Uztailean streaming plataformetan estreinatuko diren zenbait telesail eta pelikula

“Las Chicas del Cable”
Plataforma: Netflix
5. denboraldia
Estreinaldia: Uztailak 2
Telesail espainiar honetan jada denboraldi batzuk zihoazen bere protagonistak etorkizun hobeago eta feministago baten alde borrokan. Oraingoan, bizitzia hobeago baten guraria bere amaierara iritsi da: Errepublika amaitu da eta Gerra Zibil gogorra dator. Bost kapituluetan irekita zeuden tramak itxi eta betirako agurtuko da telesaila.

“Umbrella Academy
Plataforma: Netflix
2. denboraldia
Estreinaldia: Uztailak 2
Bere argumentuaren konplexutasunagatik komiki batzuetan oinarritutako lehen denboraldia erabat arrakastasua izan zen. Gainera, bertako pertsonaiak karismaz beterik daude. Oraingoan, trama konplexuagoekin datoz: denboran bidaiak eta ekidin beharreko apokalipsia. 

“Warrior nun” 
Plataforma: Netflix
1.denboraldia
Estreinaldia: Uztailak 2
Netflix-eko estreinaldi indartsuenetako bat da Warriror Nun, izen bereko komikian oinarritutako istorioa. Neska bat hil eta superbotoreekin berpizten da, baita misio batekin ere: monja ninjekin lan egitea deabruekin amaitzeko. Argumentuak absurdua badirudi ere, bere garaian komikia oso arrakastatsua izan zen, ikusi beharko telesaila ere hala izango ote den.

“The Invisible Man”
Plataforma: Filmin
Pelikula
Estreinaldia: Uztailak 1
Pandemia iritsi zenean zine aretoetan zegoen. Ez bazinen ordea  garaiz ikustera iritsi, Elisabeth Moss (Mad Men, The Handmaid’s Tail) protagonista duen pelikula Filmin-en egongo da. Hilabete honetan plataforma honetan estreinatuko diren 20 pelikuletako bat da hau.

“Stateless”
Plataforma: Netflix
1.denboraldia
Estreinaldia: Uztailak 8
Cate Blanchett ekoiztutako errefuxiatuei buruzko telesail laburra da, salaketa politikoz betea. Cornelia Rau-ren benetako istorioan oinarrituta dago. Emakume hau legez kontra atxilotua izan zen psikiatria zentro batean australiako imigrazio sistemaren aginduz.

“A Star is Born”
Plataforma: HBO
Pelikula
Esrtreinaldia: Uztailak 2 
Bradley Cooper eta Lady Gaga protagonista dituen pelikula entzutesua izan zen. Bertan country abeslari alkoholiko batek abeslari ezezagun bat ezagutuko du eta bera famatu bihurtzen saiatuko da. Pelikula hau 1937ko baten remake-a da eta argumentu aldetik ez dakar ezer berririk. Hala ere Golden Globes-etan, Oscar-etan eta Grammy-etan sekulako arrakasta izan zuen. Bere soinu bandagatik merezi du ikustalditxo bat.

“Hanna”
Plataforma: Prime Video
2.denboraldia
Estreinaldia: Uztailak 3
Izen bereko pelikula batean oinarritua, Hanna naturaz gaindiko botereak dituen gazte bat da eta bidaia bati ekingo dio jakiteko zein den, CIA ere bere atzetik izango du ordea. Zientzia-fikziozko telesailetako argumentu ohikoa da, baina entretenigarria da. Zerbait azkarra ikusi nahi baduzu hau da zure aukera.