Uztailaren 5ean abiatuko da Bergarako Udako Musika Zikloa

Uztailaren 5ean abiatuko da Bergarako Udako Musika Zikloa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-5ean-abiatuko-da-bergarako-udako-musika-zikloa/@@download/image/berumuga0213_1372842277.jpg
2013/07/03
berria
Udarekin batera badator Berumuga musika beltzaren zikloaren hirugarren edizioa. Guztira lau hitzorduk osatuko dute aurten ere egitaraua eta Bergarako Berceblues taldea egingo du lehen emanaldia.


Bergarako taldeak iragan otsailean Memphiseko blues jaialdiaren XXIX. edizioan parte hartu zuteneko bizipena pantailara daraman 'Road to Memphis' dokumentala izango da ikusgai, besteak beste, uztailaren 5ean aueko 21:00etan Berumuga zikloan. Ondoren, 22:00etan, Berceblues taldearen 'Diabulus in Musika' izeneko azken diskoaren kantak joko dituzte zuzenean.

Musika beltzaren musika zikloa oinarri duen jaialdiaren bigarren hitzordua, berriz, uztailaren 12an izango da eta Mexikoko eta Madrileko musikariek osatzen duten The Luciles soul taldea taularatuko da. Uztailaren 19an, madrileko Edu Manzanas Project blues laukoteaen txanda izango da eta, azkenik, Alemaniako Beatnblow bandak itxiko du hilabete guztiko egitaraua.

Kontzertu guztiak ostiraletan izango dira, 21:00etatik aurrera, Espoloian.