Uztailaren 2tik 5era egingo dute Getxoko Jazzaldiaren lehiaketaren finala

Uztailaren 2tik 5era egingo dute Getxoko Jazzaldiaren lehiaketaren finala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-2tik-5era-egingo-dute-getxoko-jazzaldiaren-lehiaketaren-finala/@@download/image/getxo_jazz_2013_1395748936.jpg
2014/03/25
berria
Uztailaren 2tik 5era egingo dute Getxoko Jazzaldiaren lehiaketaren finala
Lukas Gabric Group austriarrak, Liya Grigoryan holandarrak, Ylativ algo Quintet alemaniarrak eta Massimax-Project italiarrak lehiatuko dute 38. Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako finala.


Getxoko Jazzaldiak dagoeneko martxan du 38. edizioa eta berriki argitaratu ditu Talde Lehiaketan jardungo diren lau banden izenak. Urtero legez, arrakastatsua izan da lehiaketaren lehendabiziko fasea, izan ere, 17 herri desberdinetako 69 taldek parte hartu baitute.

Uztailaren 2an abiatuko da Massimax-Project taldearen eskutik, biharamunean, iuztailaren 3an, Liya Grigorian Trio bandaren txanda izango da. 2012an estreinatu ziren jazz eszenan eta Armeniako, Italiako eta Espainaiko musikarie osatzen duen taldeak. Jazzaldiaren erdialdean Lukas Gabric Group taldea nagusituko da eta azkenik, Ylativ Algo Quintetek itxiko du aurtengo lehiaketa.

Getxoko Jazzaldiaren lehendabiziko lau egunetan egingo dute lehiaketa eta irabazleak, horrela, jaialdiare azken egunean jotzeko aukera izango du. Sariei dagokionez, irabazleak 3.750 euro jasoko ditu eta hori gutxi balitz zuzeneko diskoa ere grabatuko du. Bigarrenak 1.500 euroko orainsaria eskuratuko du eta bakarlaririk hoberena ez da esku hutsik joango, 750 euroko saria irabaziko baitu. Ez hori bakarrik, irabazle guztiek Belgikako Hoeilaarteko jazzaldian jotzeko pasea ere eskuratuko dute.