Uztailaren 25etik 28ra egingo dute aurtengo Euskal Encounter-a BECen

21. urtez, Euskal Herriko nahiz atzerriko ordenagailu zale eta profesionalak Barakaldoko BECen bilduko dira lau egunez esperientziak elkarbanatu eta informatikarekin loturiko ekintzetan parte hartzeko. Orotara 50.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan. Zu ere animatuko zara, gazte?
35.000 metro karratuko espazioan 4.000 ordenagailutik gora konektatuko dituzte 5.700 parte hartzaile inguruk, eta 20 Gbps-ko konexioaren bidez, lau egunez, etenik gabe, punta-puntako teknologia informatikoa baliatuko dute ezagutzak partekatu, jolastu, harremanak egin eta azken berrikuntza informatikoez bustitzeko.
Euskal Eucounterrak 21. edizioa izango du aurtengoa, eta uztailaren 25etik 28ra luzatuko da. BECa izango da nazioartetik nahiz bertatik hurbildutako informatika zale eta profesionalen topagune, eta hitzaldiak, tailerrak, lehiaketak, jokoak eta denetariko jarduerak probatzeko aukera izango dute bertan.
Eguneko sarrerak 10 euroren truke eskura daitezke, eta lau eguneko paseak, aldiz, 45 euro balio ditu. Parte hartzaileek ez dute zertan beren ordenagailu pertsonala eraman, bertan hainbat egongo baitira eskuragai.
Egun osoz
Orotara bederatzi jarduera multzo antolatu dituzte: Eszena, Hardwarea, Software librea, Jokoak, Edotariko jarduerak, GameGune eta Hitzaldi eta tailerrak, eta guztira 50.000 euro banatuko dituzte saritan. Edozein ordutan sartu eta irteteko aukera izango dute ongi akreditatutako parte hartzaileek, nahiz eta jarduera nagusiak goizeko 10:00etatik gaueko 01:00ak arte egingo dituzten.