Uztailaren 21a bitarte Jazzaldia nagusituko da Gasteizen

Uztailaren 21a bitarte Jazzaldia nagusituko da Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-21a-bitarte-jazzaldia-nagusituko-da-gasteizen/@@download/image/20127183061jazzvitoria-twitter.jpg
2012/12/13
berria
Hirugarren jardunaldia izango da gaurkoa, izan ere uztailaren 16an abiatu zen eta 21era bitarte Gasteizen izango da Jazzaldia. Sonny Rollins, Gilberto Gil, Joshua Redman eta Esperanza Spaldin musikarien mailakoak ariko dira Arabako hiriburuank abian duen Jazzaldiaren 36. edizioan.


Mendizorrotzako kiroldegian du bizitokia Gasteizko Jazzaldiak, baina Principal Antzokian ere zer ikusi izango da. Hala nola, gaur arratsaldeko 18:00etan Phronesis eskandinabiar hirukotea nagusituko da, eta datozen berriz, Ambrose Akinmusire edo Ibrahim Maalouf musikariak izango dira entzungai.
Datozen egunetako kontzertuen sarrerak salgai daude Jazzaldiaren webgunean, eta kontzertu guztietara joateko abonamenduak ere badira. Mendizorrotzako kontzertu guztiak ikusteko abonamendu zenbakituak 175 euroko balioa du, abonamendu sinpleak 108 euro eta Teatro Principaleko kontzertuek 55 euro.

Egitaraua:


Mendizorrotzako kiroldegia:
Uztailak 16, 20:30etan Gospel kontzertua
Sweet Honey in the Rock
Uztailak 17, 21:00etan
Stefano Bollani Trio
Joe Lovano & Dave Douglas QUINTET –sound prints–
Uztailak 18, 21:00etan (25 euro)
Joshua Redman & Bad Plus
The Soul Rebels
Uztailak 19, 21:00etan Universal Music Gaua (35 euro)
Esperanza Spalding'Radio Music Society'
Gilberto Gil
Uztailak 20, 21:00etan  (35 euro)
Fred Hersch trio
Pat Metheny Unity Band
Uztailak 21, 21:00etan (40 euro)
Sonny Rollings

Teatro Principal:
Uztailak 16, 18:00etan
Konexioa: Gorka Benítez Dúao & Ben Monder
Uztailak 17, 18:00etan
Tigran Hamasyan Trio
Uztailak 18, 18:00etan
Phronesis (12 euro)
Uztailak 19, 18:00etan
Dominick Farinacci Group (12 euro)
Uztailak 20, 18:00etan
Ambrose Akinmusire (12 euro)
Uztailak 21, 18:00etan
Ibrahim Maalouf (12 euro)