Uztailaren 13tik 21era bitarte, Klownaldia Donostian

Bandabat elkarteak klown jaialdia antolatuko du aurten lehen aldiz Donostiako Guardetxean. Uztailaren 13tik 21era izango da, eta hainbat klownek gidatutuako tailerrak eta eszenatoki irekia izango dira jaialdiaren oinarriak. Era batean ala bestean parte hartu nahi izanez gero, azkar ibili eta eman izena lehenbailehen, maiatzaren 15era bitarteko epea duzu!
"Klowna, oinarrian, pailazoa da. Baina era berean, pailazoa baino askoz gehiago da. Eskuzabal izatea, emozioak eskaintzea, baldartasuna, porrota… Jendeak klownarekin barre egin dezan". Halaxe iragarri dute Bandabat elkarteko kideek datorren uztailerako prestatu duten jaialdia, Klownaldia. Hilaren 13tik 21era bitarte egingo dute, Donostiako Guardetxea eszenatoki nagusia izango delarik.
Jaialdia erabat irekia izango da, eta bertan hainbat tailer eskainiko dituzte, Euskal Herriko nahiz atzerriko klown ospetsuek eskainiak. Besteak beste, Gerry Regitschnigek 16 orduko ikastaroa eskainiko du, Antxon Ordoñez Bergarechek 30 ordukoa, eta Ivan Pradok 12 ordukoa.
Hiruetara izena emateko aukera izango da, prezio hobean, eta gainerako erakustaldietarako doako sarrera izango dute parte hartzaileek. Izena emateko epea maiatzaren 15a bitarte izango da zabalik, eta klownaldia@guardetxeabandabat.org helbidera idatzita egin behar da.
Eszenatoki irekia
Bestetik, hasi berriek ere beren lehen saiakerak estrenatzeko aukera izango dute eszenatoki irekian. Konpainia amateur edo berriei zuzendutako egitasmoa da, eta beren lana aurkezteko tarteren bat hartu nahi izanez gero, arestian aipaturiko helbide elektronikora idatzi behar da obraren inguruko datuak eskainiz. Info guztia Guardetxearen webgunean.
Aukera paregabea izango da, animatu!
Uztailaren 13 eta 14an
Gerry Regitschnig: Discover your stupidity izeneko ikastaroa, 16 ordukoa.
Prezioa, 65 euro.
Uztailaren 15etik 19ra
Antxon Ordoñez Bergareche: Clown eta Maskarak ikastaroa, 30 ordu.
Prezioa, 120 euro.
Uztailaren 20 eta 21ean
Ivan Prado: Payaseando la existencia ikastaroa, 12 ordu.
Prezioa, 50 euro.
Baina esan bezala, hiru tailerretan izen emateko aukera izango da 200 euroren truke, eta noski, bazkariak barne!

Ikastaroak