Uxue Urresti: "Romeo eta Julieta obra ez da inon guk kontatuko dugun moduan ikusterik izango"

Biga taldeak arratsaldeko 20:00etan estreinatuko du gaur, Egiako Kultur Etxean, ’Romeo eta Julieta’, Veronako maitale famatuen trajedia euskaraz eta klown erara. Uxue Urresti aktorearekin hitz egin dugu obraren inguruan gehiago jakiteko.
Donostian aurkezten duzue, lehen aldiz euskarara itzuli den 'Romeo eta Julieta'. Emanaldi gehiago ere izango dira?
Oraingoz, gaurkoaz aparte, ez dugu ezer itxita, baina iaz adibidez, Zurriola Antzerki Taldearekin egin genuen Bernarda Klownaren Etxearekin obra, Lekeition, Altzumartan eta beste hainbat tokitan aurkeztu genuen. Orain ere prest gaude edonora joateko!
Hitz gutxitan nola deskribtuko zenuke zure pertsonaia?
Anaia Lorentzo naiz obra honetan, eta fraile zahar baten gorpuan sartu behar izan dut. Zaharrra, baina saltsero samarra, Julieta eta Romeoren amodioaren konplizea, besteak beste!
Joserra Fachadok zuzentzen du Shakespear-en lanaren euskarazko moldaketa. Nolakoa da berarekin lan egitea?
Oso gustura gaude. Profesionaltasunez lan egitea gustatzen zaio, baina aldi berean eroso eta dibertigarri izan dadin saiatzen da, eta klownaren inguruan daukan esperientziak zuzendari apartan bilakatzen du.
Zeintzuk osatzen duzue duzue Biga taldea?
Marije Ainzek, Jaione Zulaikak, Maite Morenok, Nagore Agirrebaraikoak, Ana Saboridok, Larraitz Osak, Ana Fernandezek, Larraitz Mendiak eta nik neuk.
Zuen antzezlana ikustera joateko zalantzan dagoenari zer erranen zenioke?
Romeo eta Julieta obra ezaguna da, baina inon ez da guk kontatuko dugun moduan ikusterik izango. Shakespear-en obra eta testua errespetatu dugu, nola ez, maisulanari gorazarre eginez, baina umore puntua eman nahi izan diogu. Beraz ezinbestekoa da zuzenean ikustea, primeran pasako baitu bertaratzen den guztiak!
Zuzendaria: Joserra Fachado.
Itzultzailea: Felix Sainz
Aktoreak: Nagore Agirrebaraikoa, Marije Ainz, Ana Fernández, Larraitz Mendia, Maite Moreno, Larraitz Osa, Ana Saborido, Uxue Urresti eta Jaione Zulaika (Biga taldea).

'Romeo eta Julieta'