Uxue Alberdi: Sentitzea aski da

Uxue Alberdi: Sentitzea aski da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uxue-alberdi-sentitzea-aski-da/@@download/image/uxue_alberdi_1380807398.jpg
2013/10/07
erreportajea
Testua: Peru Iparragirre
Uxue Alberdi: Sentitzea aski da
Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Kazetaritzan lizentziaduna da, bertsolaritzan aritzen da, eta zenbait komunikabidetan ere kolaboratzen du, beste zeregin batzuen artean.

Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) ipuin liburua eta Aulki jokoa (Elkar, 2009) eleberria argitaratu zituen, lehenengoa idazle gazteentzako VII. Igartza saria irabazita, eta bigarrena aldiz, Joseba Jaka Bekari esker. Geroago etorri zen Ezin dut eta zer? (Ttartalo, 2010) haurrentzako ipuina. Horretaz gain, hainbat itzulpen ere egin ditu, eta Euli-giro ipuin liburua plazaratu berri du Susa argitaletxearen eskutik.

"— Idazle eskasak zarete, narrasak, utziak! Noren errespetua nahi duzue hitz horien truke? Begiratu zuen ipurdiak, bularrak, bisaiak. Zer berri dakarte humanitatearen historiara? Bereziak zaretela uste duzue... Bakarrak... Begiratu zuen haragiari; begiratu zuen hitzei... Sentitzea ez da aski! Kontzientzia ez da aski! Ausardia ez da aski! Gazte harrook... Gauza bat esango dizuet: zuen buruez idaztea laketzen bazaizue, sartu luma uzkian eta egiezue fabore liburuak irekitzeko lana hartzen dutenei."

Alberdiren Distopia literarioak izeneko ipuineko hitzak dira. Milaka aldiz entzundakoak/irakurritakoak izanagatik entzunaldi/irakurraldi bakoitzean gogor astintzen zaituztenak, isilik egoteko agintzen duten eta aldi berean erantzuteko gogoa ematen duten hitzak dira, sortzera bultzatzen dutenak. Hemen goikoak ez dira, ordea, liburuko hitz guztiak (zorionez).

Bibliografia


•    Aulki bat elurretan (Elkar, 2007)
•    Aulki-jokoa (Elkar, 2009)
•    Ezin dut eta zer? (Ttartalo, 2010)
•    Emekiro bilduma (Zirimiri press, 2010)
•    Euli-giro (Susa, 2013)