Uxue Alberdi eta Idoia Santamaria, Euskadi Sariak

Uxue Alberdi eta Idoia Santamaria, Euskadi Sariak Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' saiakera eta Idoia Santamariak euskaratutako Ingeborg Bachmann austriarraren 'Aldibereko' ipuin bilduma saritu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uxue-alberdi-eta-idoia-santamaria-euskadi-sariak/@@download/image/fotonoticia_20201014134005_1200.jpg
2020/10/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' saiakera eta Idoia Santamariak euskaratutako Ingeborg Bachmann austriarraren 'Aldibereko' ipuin bilduma saritu dituzte.
Uxue Alberdi eta Idoia Santamaria, Euskadi Sariak

"Emakume bertsolarien bizipenak eta teoria feminista gurutzatzeko moduagatik" sarituko dute Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik saiakera; itzulpengintzako Euskadi saria aldiz Idoia Santamariari emango diote, Ingeborg Bachmann austriarraren Aldibereko ipuin bilduma euskaraz jartzeagatik. Gaztelaniazko literaturako eta saiakerako Euskadi sariak ere jakinarazi dituzte: Aixa de la Cruzek eta Borja Barraguek jasoko dituzte, Cambiar de idea eta Larga vida a la socialdemocracia lanengatik.

Hala, argiturik gelditu dira aurtengo Euskadi Sariak, izan ere, aurreko astean beste hiru sariak jakinarazi zituzten: Karmele Jaio, Aitaren etxea-gatik (Euskarazko literaturako saria); Iñigo Astiz, Joemak eta Polasak liburuagatik (Euskarazko Haur eta Gazte literaturako saria); eta Miren Asiain Un millín de ostras en lo alto de la montaña lanagatik (Ilustrazioko saria). Horiek eta atzo jakinarazitako egileek azaroaren 19an jasoko dituzte sariak, Bilboko Azkuna zentroan.