Ustelkeria eta liposukzioa

Ustelkeria eta liposukzioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ustelkeria-eta-liposukzioa/@@download/image/48p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Pemex enpresako -Mexikoko petrolio enpresa nagusia-  zuzendari Raul Muñozek ustelkeria kasu bitxi bati aurre egin behar izan dio. Dirudienez, zuzendariaren emazteak enpresaren dirua erabili zuen liposukzioa eta begietako kirurgia ebakuntza ordaintzeko. Guztira, emakumeak 10.000 euro erabili zituen. Egunkariek zabaldu zuten albistea eta, azkenean, afera onartu dute enpresako buruek. Hala ere, adierazi dutenez, langile guztiek egin ditzakete horrelako ebakuntzak enpresaren osasun seguruaren kontura.