Urteak aurrera eta...

Urteak betetzen joateak aktoreengan izan ditzakeen ondorioak aztertuko ditu Olivier Assayas zuzendari frantziarrak bere hurrengo lanean. Sils Maria izena izango du filmak eta Juliette Binoche eta Chloe Moretz izango ditu protagonista. Lehena urteetan aurrera egin duen aktorea izango da, eta bigarrena, aldiz, arrakasta lortzen hasi berri den izar gaztea. Aktore beteranoak burua galduko du bera ezagun egin zuen pertsonaia gorpuztea gazteari proposatuko diotenean. Mia Wasikowska ere filmean izango da.